Lagunen sarea


LAGUNCAR egitasmoa EUSKO CAR SHARING ELKARTEA - Car Sharing-a Euskadin bultzatu, zabaldu eta sustatu nahi duen elkarteak, Car sharing-a (ibilgailu kolektiboa partekatzea) eta Car Pooling-a (ibilgaluaren eserleku hutsak partekatzea) bultzatzearekin batera, autoaren erabilera zentzuduna sustatzea du helburu, berezko mugikortasun iraunkorraren alde.

Lagunen Sareak, ekimen honek dituen balore eta ikuspegiarekin bat egiten duten erakundeez osatua izan nahi du. Laguncar ekimenaren inguruan interesa azaldu edota berau bultzatzen laguntzen dutenez osatua hain zuzen ere. Laguncar Euskadin autoa partekatzeko taldeak sortzen laguntzeko ekimena da.

Lagunen Sarearen helburua, mugikortasun eredu iraunkor baten alde egiten duten ekimen desberdinen arteko elkargunea izateaz batera, ideia partekatzeko lekua eta harremanak sustatzeko balio dezaken gunea sortzea da.
Elkarrekin aurrera egitea errazago eta iraunkorragoa delako, bidean aurkitutako lagunen babesean egin ahal izateak poztasunez betetzen gaitu.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

LAGUNCAR 2015