Gai praktikoak

1. AUTOAREN ERRESERBA

Autoa erabili ahal izateko, lehendabiziko urratsa autoaren erabilera-denbora zehaztea da, hasiera eta bukaerako eguna eta ordua finkatuz. Erreserba aurreikuspen batekin egitea gomendatzen da, autoaren erabilera hobeto ziurtatzeko.

Eskaria egiten den bakoitzean, abisua jabeari emailera iritsiko zaio. Autoa uztea ezinezkoa bada, auto-jabeak erreserba atzera bota dezake, baina lehen bait lehen egitea gomendatzen da, erabiltzaileari garaiz jakinarazi eta beste aukera bat egin dezan.


2. AUTOAREN ESKU-ALDATZEA

Egoera gehienetan, autoaren giltza hartu eta erabili ahal izateko auto-jabearekin adostea beharrezkoa izango da. Erabilera erraztearren, auto-jabeei giltzen kopiak egitea edota konfidantzazko lekuren batean uzteko aukera egin dezakete.

Autoak bere baitan ordenagailu bat baldin badu berriz, autoan sartzeko txartel baten bidez egingo litzateke, auto-jabearekin hitzartu beharrik gabe. Era berean, bidaiaren erregistro eta kudeaketa prozesua asko erreztuko luke honek.

Bidaia bukatzen denean, autoa auto-jabearekin hitzartutako lekura itzuli eta giltzak itzuli beharko zaizkio. Autoak ordenagailua badu ordea, giltzak autoaren baitan uzten dira eta txartelarekin autoa itxi beharko dugu. Bi kasuetan, argi guztiak itzaliak izan diren eta norberaren gauza guztiak soinean hartu ditugula begiratzea gomendatzen da.


3. BIDAIAN ZEHAR

Bidaien erregistroa

Erregistro lanak errazteko Laguncar-ek mugikorrerako egindako funtzio baten bitartez egin ahal izango da. Honek, erreserben kudeaketa errazteaz gainera, erregistroak era informatizatuan egiteko aukera emango baitu.

Erabilera bakoitzean eta bidaiaren hasieran eta bukaeran, autoak dituen km kopurua apuntatu beharko da, eginkizun hau Laguncar-ek eskaintzen duen mugikor aplikazioaren bitartez egin ahal izango da. Hartara, bidai bakoitzean egin dituen km kopurua zuzen eta egoki zehaztua geldituko da.

Erregaia

Autoaren erregaia salneurriaren barruan sartuta dago, beraz, ez duzu kezkatu beharrik. Gure aholkua, neguan depositoaren 1/4 beteta ematea eta udaran depositoaren erdia beteta ematea da. Erabiltzaileek autoa hartu duten moduan itzultzeko betebeharra izango dute. Bestetik, bidaian zehar erregaia ordaintzeko auto-jabeak txartel bat eman ezean, autoa erregaiz betetzen den bakoitzean, diru kantitate bakoitza ‘erregistro liburuan' idatzi beharko da, ordainketa osoa egiten denean berau aintzat hartzeko.

Autoak erregaia ordaintzeko txartela duen kasuetan erabiltzaileak ez du ezer ordaindu beharrik izango.

Autoaren zaintza

Autoa zaintzea oinarrizko bete beharra izango da; norberaren autoa bezala zaindu eta sortu daitezkeen gertaerak elkartasunez konpontzea eskatzen da. Hartara, isun bat denean, kolpe bat ematean, edo antzeko egoeretan elkartasunez jokatzea ezinbestekoa da ekimen sozial honek aurrera egoki egin ahal izateko.

Gertaerak

Gertatu daitezken gertaera desegokien kudeaketa aurreikusi eta ardurak zehazteko, berau arautuko duen kontratua izenpetzea derrigorrezkoa izango da.

Gehienetan aseguruak erraztuko ditu gauzak, baina bestelako egoerak gertatu ezgero, hauen ardurak eta konponbideak hasieratik adostuta egon beharko dira.

Hauek guztiak egoki bideratzeko, Laguncar-ek egoera hauekiko trataera nola arautu eta kontratuak egiteko ereduak eskuragarri jarriko ditu.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

LAGUNCAR 2015