Aldez aurreko gaiak

1. SALNEURRIAREN ZEHAZTAPENA

Autoa partekatzeak kosteak partekatzea esan nahi du

Laguncar diru irabazirik gabeko ekimen bat da eta bertan izen ematea debaldekoa da. Autoa partekatzen duzun bakoitzean soilik ordaindu beharko duzu. Auto jabeak autoaren erabilera prezioa modu bidezko eta justuan zehaztu ahal izateko aldagai garrantzitsuenak kontuan hartzen dira: erosketako balioa, antzinatasuna, zergak, asegurua, mantenua, erregaia, etab.

Autoaren balioa kilometrotan neurtuz gero, 0,25-0,35 euro inguruko balioa izan ohi du ibilgailu motaren arabera. Hala ere, zenbateko hau, autoa zenbat pertsonen artean partekatuko den eta hauek egin dezaketen erabileraren arabera alda daiteke. Hori dela eta, kilometroaren balioa zuzen zehaztu ahal izateko, erabiltzaile bakoitzak egingo dituen kilometro kopurua aurre-ikustea beharrezkoa da.

Hau guztia zuzen arautu eta autoaren prezioa ongi zehazten laguntzeko prestatuta dagoen kalkulu orri bat eskuragarri izango duzu.

Kudeaketa gastuak

Laguncar-ek eskaintzen dituen laguntza eta babesarengaitik, 3€/hilabeteko kuota bat ezartzen da, taldea osatzen duen kide bakoitzari zuzendua dena.

Diru-bermea

Autoa partekatzea ongi antolatu dadin, gerta daitezkeen salbuespen egoerei (konponketak, etab.) aurre egiteko zerbitzua bukatzean itzuliko litzatekeen diru-berme bat jartzea aholkatzen da.


2. ASEGURUAREN AZTERKETA

Partekatzen diren auto guztiak aseguru egokiarekin egon beharko dira, beharrezkoak diren berme eta derrigorrezkoa den ardura zibileko harpidetza babesa izanez.

Zerbitzuan interesa duen auto-jabe orok bere autoaren asegurua egokitu beharko du autoa partekatu ahal izateko. Auto-jabeek beraien aseguruari galdegin ahal izango diote beste pertsona batzuk autoa erabiltzeko aukera izan dezaten, edo bestela, Laguncar-engana zuzentzeko aukera izango dute autoa partekatzeko aseguruaz galdeginez.

Horrenbestez, erabiltzailea aseguru horrek eskeintzen dituen estaldura guztien onuradun izango da, beti ere, aseguru polizan eta Zirkulazio Kodean jasotzen diren ardura guztiak errespetatzen baditu.

Laguncar-en iritziz autoak partekatzeko aukeratzen diren aseguruak ‘arrisku orotarikoak’ izan beharko lirateke, eta asegurua egokitzeak suposatuko lukeen diru kopurua osatutako taldearen artean partekatzea gomendatzen da. Hartara, diru kantitate hau autoa partekatzen den bidaia bakoitzean ordaintzen den km-aren salneurriagatik kanpo izango litzateke, eta auto-jabe eta erabiltzaileek aseguruaren ordainketa egina dela ziurtatuko lukete.

Modu honetan, erabiltzaileek urtean ordaindu beharko luketen batez besteko kopurua 25-100 euro tartean legoke, beti seguruaren zenbateko osoaren eta autoaren balioaren arabera.


3. HITZARMENAREN GAUZATZEA

Autoa partekatzeko taldea sortzeko beharrezkoak diren antolaketa eta arlo ekonomikoen inguruko adostasunak lortutakoan, parte-hartzen duten pertsona bakoitzak dituzten ardurak izenpetu eta hitzarmen baten sinaduraren bitartez jasoko beharko dira.

Hitzarmen honek, auto-jabeak autoa utzi ahal izateko beharrezkoak diren baldintzako jasoko ditu, jarraian azaltzen diren gai erantzuna eta zehaztapena gauzatuz:

  • kilometroaren salneurria
  • ordainketari dagokion baldintzak
  • erreserba modua (Zenbat denbora aurretik, autoa itzultzeko epeak…)
  • zer gertatzen da istripu bat dagoenean, izuna, edo aparkalekuko ordainketak…
  • kalteak (bandalismoa, kalte estetiko edo higadura,…)
  • zer gertatzen da gatazka bat denean
  • etb…

Hauek guztiak egoki egiteko, Laguncar-ek egoera hauekiko trataera nola arautu eta kontratuak egiteko ereduak eskuragarri jarriko ditu.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

LAGUNCAR 2015