Zer da Laguncar

Zer da Laguncar

Laguncar Eusko Car Sharing Elkarteak sustatutako ekimen bat da, autoak partekatzeko aukera bultzatu eta berau posible egitea helburu duena.

Autoa partekatzeko prest dauden auto-jabe eta erabilera egiteko interesa duten persona zein erakundeen arteko eginkizunetan zubi-lanak eginaz.

Zerbitzuak autoak partekatzeko beharrezkoak diren parte hartzaileen bilaketa, elkarketen sustapena eta adostu beharreko atalen gidaritza eta aholkularitza lanetan lagunduko du, behar diren baliabide eta tresnak eskeiniz.

Nori zuzendua dago

  1. Auto bat izan ez eta, noizean behin erabiltzeko premia duenarentzako.
  2. Autoa oso gutxi erabili, eta berau izateak kostu handia suposatzen duen horrentzako.
  3. Bigarren autoa erostearen posibilitatea aztertzen ari diren horientzako.
  4. Noizbehinka auto mota desberdin baten beharra dutenentzako.
  5. Herritarren artean sistema hau bultzatu nahi duten udalerri edo erakunde publiko zein pribatu ororentzako.

Zeintzuk dira onurak

  1. Dirua aurreztea: autoa partekatzea jabetzan izatea baino merkeagoa da. Autoaren erosketa eta honek dituen kostu finkoak partekatu egiten dira. Batez bestekoen arabera, autoa partekatuz urtean 1.000 € eta 2.500 € aurreztera iritsi daiteke.
  2. Erosoa eta praktikoa: autoak gertuko pertsonekin partekatuz etxetik eta lantokitik gertuko aparkalekuaetan izatean hauen erabilera erosoa eta praktikoa gertatzen da.
  3. Gardena eta bidezkoa: autoa partekatzearen bitartez autoaren benetako kostuak ezagutzen dira. Autoaren kostuen prezio erreala modu garden baten jakinda, erabilera salneurria bidezko eran zehaztea lortzen da.
  4. Mugikortasun osasuntsuagoa: autoaren benetako kostua gogorarazi eta honen jakinean egotean, autoa partekatzea mugikortasun ohiturak aldatu eta autoa gutxiago erabiltzeko joera sustatzen duen ekimena da. Hala, erabiltzaileek beste mugikortasun modu batzuk erabiltzeko joera handiagoa hartzen dute, bai bizikletaz, bai oinez, edota garraio publikoz.
  5. Berdintasun soziala: auto bat erosi ezin dezaketen herritarrei laguntzen dien ekimen bat da berdintasun sozialaren alde eginaz.
  6. Mugikortasun iraunkorra: garraio iraunkorraren erabilera handiagoa sustatzeaz gain, autoak partekatzeko sistemek "inorena ez den" eremua hartzen dute, garraio publikoaren eta ibilgailu pribatuaren arteko eremu hori betetzen dutelako. Ondorioz, garraio publikoaren sarea osatzen du, azken horrek eskaera osoari egoki erantzuteko aukera ez duen lekuetan.
  7. Autoen eremuak askatzea: autoak partekatzeak auto gutxiagoren beharra dakar. Horrenbestez, autoek hartutako eremuak berreskuratu eta aparkalekuak beste jarduera batzuetarako erabiltzeko aukera ematen du.
  8. Aldaketa klimatikoari aurre egitea: autoa partekatzen duten pertsonek arreta eta kontzientzia handiago dute autoaren erabileraren plangintzarekiko. Eta ondorioz, autoan km gutxiago egiteko modua lortzen da, ke isurien eta energia kontsumoaren murrizketa ahalbidetzen delarik.
  9. Tokiko ekonomia garatzea: familiek mugikortasunari lotutako aurrezte ekonomikoak lortzeaz gain eta udalek azpiegitura eta aparkalekuetan aurrezteaz gain, tokiko ekonomiaren zirkulazioa errazten du.
  10. Sare soziala indartzea: autoa gertuekin partekatuz, ingurukoekin harreman gehiago izaten da eta, honek elkarren arteko giroa hobetzea eta auzo harremanak garatzea lekarke.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

LAGUNCAR 2015