Ohiko galderak

LAGUNCAR

  • Zer da Laguncar ?

    Zerbitzuaren eginkizuna autoak partekatzeko aukera sustatu eta berau posible egitea da.
    Autoa partekatzeko prest dauden auto-jabe eta erabilera egiteko interesa duten pertsonen (eta/edo erakundeen) arteko elkarketak eta antolaketa eginkizunetan zubi lanak eginaz.

  • Nola jarri naiteke Laguncar-ekin harremanetan?

    Gurekin harremanetan jarri zaitezke, honako helbidera idatziaz: info@laguncar.eus, edo nahiago baduzu, telefonoz 902 540 399 zenbakira deituta.

  • Nola eman dezaket Laguncar-en izena?

    Izena emateko, gure web orriaren bitartez eta formulario hau beteaz egin ahalko duzu. Zure datuak bete ondoren eta barrura sartuta, zure edukiak gehitu eta egokitu ahalko dituzu.

  • Zer baldintza behar dira Laguncar-en parte hartzeko?

    Zerbitzuan izena emateko 24 urtetik gorakoa izan beharko duzu, gidatzeko baimena indarrean eduki eta gutxieneko 2 urtetako antzinatasuna eskatzen da.

  • Zeintzuk dira Laguncar-en parte hartzeagatik sortutako kostuak ?

    Laguncar zerbitzuan parte-hartzea doakoa da.

AUTOEN ERABILERA

  • Nola hasi naiteke auto bat erabiltzen?

    Autoa erabiltzen hasi ahal izateko, lehendabizi autoak eskaintzen dituzten auto-jabeekin harremanetan jarri beharko zara.
    Horretarako, mapa honen bitartez zure inguruan eskaintzen diren autoak bilatu zenitzake.
    Beraiekin harremanetan jartzeko, Laguncar zerbitzuan izena ematea ezinbestekoa da.

  • Nola erreserbatu behar dut auto bat?

    Autoa erabiltzeko, erabileraren denbora eta honen erreserba egitea beharrezkoa izango da. Laguncar-ek erreserba gune bat eskainiko dizu non autoa erabiltzeko eguna eta ordua zehaztea izango duzu.
    Erreserba web orrian edo mugikorrerako aplikazio baten bitartez egin ahal izango da. Erreserba egiten duzun bakoitzean, emailez berehala honen baieztapena jasoko duzu.

  • Zenbat denbora aurretik ezeztu dezaket erreserba bat?

    Erreserbaren azken ordua baino lehen, zigorrik gabe ezeztatu ahal izango da erreserba.

  • Nola alda nezake erreserba bat?

    Bidaia hasi aurretik, nahi diren aldaketak egin daitezke, eguna aldatu edota orduaren luzapen edo murrizketa egin daiteke. Behin bidaia hasitakoan berriz, erreserba luzatu daiteken arren, murrizketa ezin egin ahal izango den zerbait da.

  • Autoan erre edo animaliak eraman ditzaket ?

    Auto barruan erretzea debekatuta dago. Eta, era berean, ezingo dira animaliak garraiatu. Bi baldintza hauek ordea, auto bakoitzaren arabera aldatu daitezke.

  • Zer gertatzen da autoan matxura bat badaukat?

    Kasu honetan, gure bulegoarekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu, 902 540 399 telefonora hotsegin (bulego ordutegian) eta egoera nola konpondu aztertuko dugu. Bulegoko ordutik kanpo bada, hitzartutako aseguru etxeari deitu mesedez.

  • Zer egin behar dut kolpe bat baldin badaukat?

    Autoak jasaten duen edozein kolpe edo kalte Laguncar-eri jakinarazi behar zaio. Autoak kolpea aurrez balu, beharrezkoa izango da honen berri ematea, honen errudun ez egiteko. Bulego orduan 902 540 399 telefonora hotsegin diezagukezu edota email bat bidali info@laguncar.eus helbidera. Posible balitz, argazki bat bidaltzea baliogarri litzateke.

  • Zenbat balio du bidai batek?

    Auto-jabeak autoaren kostu guztiak aintzakotzat hartuz, honen prezioa zehaztuko du. Auto mota eta antzinatasuna kontutan hartuz, gehienek 0,25-0,35€ km inguruko prezioa izan ohi dute batez beste.
    Honez gainera, salbuespen egoerak gerta daitezkeenez (konponketak, etab) hauei aurre egiteko, zerbitzuarekin bukatzen denean itzuliko litzatekeen diru-berme bat eskatu dezake auto-jabeak.

  • Noiz eta nola ordaintzen dira egindako bidaiak?

    Hilero denbora tarte horretan egindako erabilera guztien ordainketa egingo da. Ordainketa helbideratutako bankuaren bitartez gauzatuko da eta jasotako kopurua auto-jabeari ordaintzeko erabiliko da.

AUTOEN PARTEKATZEA

  • Nola erregistratu dezaket nire autoa?

    Autoa eskaintzeko lehen urratsa izen ematea da. Ez duzu ezer ordaindu beharrik izango. Zure ibilgailuaren datuak sartu eta interesa duten pertsonentzako mapan ikusgai izango da.

  • Nire gertu eta lagunei soilik utziko al diet autoa?

    Zuk erabakitzen duzu nori utzi nahi diozun autoa. Talde txiki bati mugatu diezaiokezu erabilera edo pertsona talde handiago bati zabaldu.

  • Aseguru berezirik behar al dut autoa eskaintzeko?

    Autoa partekatu ahal izateko, auto-jabe orok bere autoaren asegurua egokitu beharko du. Auto-jabeek beraien aseguruari galdegin diezaiokete autoa modu honetan erabili dezaken jakiteko, edo bestela, Laguncar zerbitzuak proposatzen duen autoa partekatzeko aseguruaz galdegin dezakezu.
    Modu honetan, zure autoa aseguru egokiarekin egongo da 'orotariko arriskua' hartzen duen bermea izanaz. Bai eta, derrigorrezkoa den ardura zibileko harpidetza babesa izango luke, besteak beste.

  • Zer gertatzen da kolpe bat gertatzen bada?

    Kolpe edo autoan kalteak izatea ez da gozoa gertatzen baina egoera hau egoki zuzendu daiteke 'orotariko arriskua' babesten duen aseguru egoki baten bitartez.
    Honez gainera, bidaia egiten den bakoitzean, erabilera egiten duenak auto-jabea balitz bezala jardun beharko du. Ondorioz, erabiltzaileak denbora horretan gerta dakion edozein galeraren erantzulea izango da, kontratuaren bitartez finkatutako kalte-ordainei aurre eginez.

  • Nola jakin dezaket autoa erabiltzen duen hori nire konfiantzazkoa dela?

    Autoa norekin partekatzearen erabakia zurea izango da beti. Baina garrantzizko garrantzizkoa da jakitea, zure autoa erabiliko duten pertsonek, gida baimena eta garantia bat ordaintzeko prestutasuna izateaz gainera, autoaren erabilerak dakarren ardurak kontratu bidez izenpetzea derrigorrezkoa izango da.
    Hauek guztiak egoki egiteko, Laguncar-ek egoera hauekiko trataera nola arautu eta kontratuak egiteko ereduak eskuragarri jarriko ditu.

  • Autoa noiz eta nork erabili dezakeen mugatu al dezaket?

    Bai, zuri egoki iruditzen zaizkizun muga eta baldintzak jarri ditzakezu.

  • Zer egin behar dut autoa erabiltzaileari emateko?

    Autoa erabiltzeko eskaria jaso eta berau erabiltzaileari emateko, bidaia hasi aurretik berarekin hitzartu beharko duzu. Hau da, giltza emateko ordu bat zehaztu eta berarekin elkarketa antolatuz. Bidai bakoitzeko giltza ematea ekiditea nahi bada, giltzen kopiak egin edota, konfiantzazko lekuren batean giltza ustea beste aukera bat izan daiteke.

  • Zer gertatzen da erabiltzailea isun batekin zigortzen badute ?

    Zirkulazio Kodean eta aduanetako legedietan ezartzen diren arau-hauste guztien arduraduna erabiltzailea da, autoa bere eskuetan dagoen bitartean. Erreserba bat egiten den bakoitzean, honen bidaia erregistratuta gelditzen da, eta horrenbestez, auto-jabeak arau-hausteak nork egin duen jakin dezake, isunaren tramitazio erabiltzaileari igorri ahal izateko. Erabiltzailea da isuna ordaintzen duena.

  • Autoaren salneurria nola zehaztu dezaket ?

    Autoaren prezioa ongi zehazten laguntzeko prestatuta dagoen kalkulu orri bat izango duzu eskuragarri. Honen bitartez, eta autoak dituen kostu guztiak kontuan hartuz salneurria zehazten da: autoaren balioa eta amortizazioa, asegurua, zergak, mantenua, erregaia, etab. zehaztuz.

  • Zenbateko administraritza lana suposatzen du guzti honek niretzat?

    Lana ekiditea bilatzen da ahal den neurrian guztian. Izen ematea egindakoan, akordioak adostea denbora bat eramaten duen arren, Laguncar-ek aholkularitza eta laguntza ematen du prozesua errazteko. Adostasunak lortutakoan, autoa partekatzerako orduan, erreserba onartu edo ez onartzea suposatuko du soilik.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

LAGUNCAR 2015